Soinuaren Bidaia: barnerako bidean.
Emozioak Historiako irakasle eta etorkizunaren igarle dira aldi berean, nondik gatozen, nor garen eta nora irits gaitezkeen esaten digutelako.
Emozioak gure motibazio inkontziente sakonenen arteko zubia ere badira une zehatz honekin. Informazio mota baterako sarbidea, begietarako, arrazoirako, ezkutuan geratzen dena, baina ez bihotzerako, maitasunerako.
Emozioak gorputzean gauzatutako pentsamenduak dira, gure energia azalaren bidez hautemateko modu bat, urratsez urrats eboluzio helburu bat lortzeko. Utz ditzagun azalaratzen.
“Soinuaren Bidaia” -ren bidez, gure sentimenduekin konektatzeko aukera izango dugu, barnerako bidean, artistak eta publikoa uztartuz, musikaren eta dantzaren artean. Banakako bidaia konpainiarik onenean.